HISTORIA

Zelaieta Herri-Eskola Abadiño Elizateko Zelaieta auzoan kokatuta dago, bertara hainbat auzotako umeak datoz: Zelaieta, Gaztelua, Mendiola eta Andra Mari – Muntsaratzetik. Zelaietan“beti denik” egon da eskola; 1903ko aktek adierazten dutenez garai hartan ehun umetik gora eskolaratuak zeuden. Ordutik hona hainbat eraikin erabili izan dira, beharren arabera.

Gaur egun ditugun eraikinetako zaharrena 1976an eraikia izan zen eta nahikoa ez zela ikusirik eraikin berria 1991n zabaltzea lortu zen eta auzoan zehar sakabanaturik zeuden gelak bateratu ziren.

 2015ean 3. eraikina estreinatu genuen, behe solairuan haur-eskola dago eta 1. solairua gurea da. Beste alde batetik, saski-baloiko esparruan aterpea jarri zen.

Hiru eraikinak eta eskola eremua ingurune paregabean kokaturik daude; herriaren erdi gunean, naturarekin bat eginda  eta zonalde oso lasaian.


Eskola nahiko txikia izatetik , 
107 ikasle eta 11 irakasle 2007-2008 ikasturtean, bi lerroko eskola izatera pasatu da.  Gaur egun, 2017-2018 ikasturtean, 390 ikasle dauzkagu. 


Eskola hau 
aitzindaria izan da hainbat aspektutan: D ereduaren ezarpenean, ikasle guztiak D ereduan integratzean, 2 urteko gelaren ezarpenean, haurtzaindegia zabaltzean... eta arlo pedagogikoari dagokionez 1996tik Amara Berri Sistema berritzailearen ezarpenean.


 2010-2011 ikasturtean Kalitate agiria jaso zuen eskolak eta Kalitate Sareko partaide izaten jarraitzen dugu.