Aurkezpena

Ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea Amara Berri Sistemaren ezaugarriak izan dira eta dira. Hezkuntza-asmoaren, praktikan jartzearen eta ikastetxearen antolamendu eta prestakuntza egituren arteko koherentzia bermatzea gure lehentasunetako bat da.

Gaitasunetan oinarritutako curriculumaren marko teorikoa garatzen dugu, eta ikasgeletako jardueretan zehaztu; horrek metodologia-aldaketak dakartza gure hezkuntza-jardunean eta antolamendu-aldaketak, berriz, antolatzeko moduan. Aldaketa horiek, aldiz, hezkuntza-komunitateak osatzen dituzten elementuen arteko rol berriak eta gauzak egiteko modu berriak sortzen dituzte. Gure ikastetxeetan proiektu globalak abian jarrita, norabide horretan aurrerapausoak ematen ditugu.

Gure ustez, garrantzitsua da, ikuspegi global batetik, sortzen ditugun ekimen guztiak eskola bakoitzaren kulturarekin bat egitea. Izan ere, kultura hori propioa da eta eten gabe hazten ari da; bertan, denok sentitzen gara inplikatuta eta hobetzea helburua ez ezik bitartekoa ere bada.

 

Amara Berri Sistema.

 

Ikasleari buruzko ikuskera

Gure hezkuntza-ekintza ikasleari zuzenduta dago, baina ikuskera horrek eskuhartze horretan parte hartzen dugunok ere barne hartzen gaitu; azken batean, pertsona-kontzeptuaz ari baita. Edozein analisi egiten dugula edo edozein erabaki hartzen dugula ere, ez ditugu ikasleak bistatik galdu nahi, aitzitik, ikasleen garapena, beren ona , irakasleen, familien, erakundeen eta abarren bestelako interesen gainetik. 

Ikasleei buruz dugun kontzepzioak funtsezko hiru elementu ditu oinarrian:


Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea.

kasleek dituzten intereseetatik abiatzea. Jolasa eta helduen munduaren -imitazioa jartzen baititugu hurbilketa  horren ardatz nagusitzat.

Ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak eta emozionalak eta bere gaitasun indibiduala duela onartzea.