BAT Taldea

 

BAT!
 

 

Tel: 944 28 0101

E-mail:  bat@zelaieta.ikastetxea.net 

E-postaz komunikatu eskolarekin

 Hauek dira Eskolarekin epostaz komunikatzeko erabil ditzakezuen helbideak:


Zuzendaria (Leire) zuzendaria@zelaieta.ikastetxea.net

Ikasketa Burua (Idoia) ikasketab@zelaieta.ikastetxea.net

Idazkaria (Yolanda) idazkaria@zelaieta.ikastetxea.net

Jantoki arduraduna (Tere) jantokia@zelaieta.ikastetxea.net

 

E-mailen arduraduna (Javi) ikt@zelaieta.ikastetxea.net

 

Telefono Berria 944 28 01 01

Berriztu da eskola osoko telefonia sistema.
Sistema zentralizatua ezarri da eskolako hiru ereikinentzat. Beraz, dei guztiak 944 28 01 01 zenbakira egin behar dira. Zentraletik bideratuko da deia dagokion luzapenera.

ESKOLA TXIKI

Badago esaera bat honela esaten duena: "Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakete".

Esaera hori "geurea"eginda:

"Herri txiki bateko eskola batean, esku txiki askok, gauza txikiak eginez, kolorez eta ilusioz betetako -manta handi bat- egin dute."

Gure eskolako umeek badakite elkartasunak ez duela mugarik, ez kolorerik, ezta jatorririk ere. Horregatik, gure herriko amama eta ama batek lagunduta egin duten manta (ume bakoitzak sorkuntza handiz eta askotariko koloreak erabiliz egindakoa), benetako beharrizana duten eskuei oparitzea erabaki dugu.

"Etorkizuna koloretako elkartasunaz josi dugu" 

"Txikitasunean handi"

 

 

Trokaz guraso elkartearen oharra

Bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, Zelaietako guraso-elkartearen zerbitzu psikologikotik oinarrizko 
10 ideia helarazi nahi dizkizuegu egoera honi modu ordenatuan aurre egiteko, haurrek oporretan ez 
gaudela uler dezaten. 
1- Ezinbestekoa da errutinak etxe barruan mantentzea. Hau salbuespenezko egoera dela ulertu 
behar dute, eta ez oporrak. Denok oinarri horretatik abiatzen bagara, errazagoa izango da "zerbait 
desberdina" egingo dugula ulertaraztea. 
2- Familia-batzarra egin eta egunean zehar egin beharreko lanak azaldu eta negoziatu
Horretarako, panel batean adieraziko dugu zeregina, nork egingo duen eta noiz egingo den. Egoera 
bakoitza ezberdina denez, zerbait irekia da, eta kasu bakoitzean egokitu beharrekoa. 
3.- Jateko eta lo egiteko ohiturei eustea. Horrek oporretan ez gaudela ulertzen lagunduko du. 
Beraz, betiko ordu berean altxatzen saiatuko gara. 
4.- Higiene- eta jantzi-ohiturak mantentzea. Lehen hezkuntzako ikasleek eskola-ohiturak jarraitu 
behar dituzte, eta, horretarako, jantzi egin behar dira, ekintzarako prest egoteko. 
5- Gaueko errutinak mantentzea. Iluntzen duen heinean afaria prestatzen joango gara eta eguna 
betiko ordu berean eta errutina berarekin agurtuko dugu. 
6.- Gurasoek telelana egiten badugu, atea itxita egongo da. Ulertu behar dute ezin gaituztela 
gogaitu, eta ordu jakin batetik aurrera haientzat prest egongo garela. 
7- Telebistaren erabilera handitu egingo dela jakinda, koherentzia ematen saiatuko gara! Gaur 
egun, ikusi nahi duguna aukera dezakegu, eta, horregatik, bere adinerako egokiak diren telesailak, 
programak edo dokumentalak ikustea gomendatzen da. 
8Pantailetatik aldendu nahi baditugu, mahai jokoak, eraikuntzak, eskulanetarako materiala ... 
apaletan daukaguna ateratzeko unea da.. Birtualtasunetik aldentzeko modu bakarra haiekin jolasten 
denbora partekatua igarotzea da. 
9Informatuta egoten saiatuko gara. Ez da egokia koronabirusaren gaiarekiko gehiegizko 
esposizioa, ezta errealitatearen ukazioa ere; beraz, haurrei beren adinaren arabera azaltzeko 
diegu zer gertatzen ari den. 
10idatzi eguneko esaldi positibo bat. Jasotzen ari garen karga negatibo guztia indargabetzeko, 
une hau txanponaren beste aldetik ikusten saiatu beharrean aurkitzen gara. 
Praktikara eraman nahi duzue? 
Edozein zalantza izanez gero, gogoratu harremanetarako telefonoa eta e-maila. 
Maider del Rio Larramendi 
Osasun-psikologoa (BI02991) 
Tel.: 646256366 
E-posta: maiderdelrio@gmail.com 

 

EITB maratoia 2019/2020

Aurten EITBk Hezkuntza Sailaren laguntza eskatu du maratoi solidarioa egiteko, haurren minbiziaren ikerketarako dirua lortzeko asmoz. Hau aurrera eramateko ekimen desberdinak antolatu ditu. Jarraian duzue informazio gehiago ematen duen orrialdearen esteka.(Klikatu irudian)

 

Amara Berri ikastetxe publikoa izendatuta izan da Changemaker School

Maiatzaren 10a egun berezia izan zen Amara Berriko hezkuntza-komunitaterako eta, noski,  Euskal Eskola Publikorako bere osotasunean.

Zergatik? Bada, Ashoka Fundazioak, Changemaker Schools ekimenaren barruan, Espainiako beste 3 ikastetxeekin batera gure Amara Berri Eskola Changemaker izendatu zuelako, Madrilgo Matadero espazioan

Baina zer da Ashoka Fundazioa?

Ashoka sare bat da, munduan zehar zabaldutako giza ekimenerako sarea, red de emprendedores sociales esaten diote haiek.

Ashokaren oinarria honetan laburbiltzen da: mundua izugarrizko abiaduran ari da aldatzen, gure arrakasta pertsona, erakunde eta gizarte garen heinean aldaketak eragiteko (changemakers) abilezian datza, arazoei eta erronkei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko abilezian.

Ashokaren ekimenen artean badago bat garrantzi handia duena eta hori da hain zuzen Changemaker Schools. Momentu honetan munduan 120 ikastetxe daude Changemaker School izateko aukeratutakoen artean: Espainian 4, eta horietatik bat gure Amara Berri da.
 
Changemaker Eskola izateko, aukeraketa prozesu luzea eta gardena pasatu behar da. Bost pauso ditu:

1.- Izendapena: Aditu sare batek hautagaiak izendatzen ditu.

2.- Esplorazioa: Ashokak eskola bisitatzen du eta in situ ikusten du. Bertan elkarrizketak egiten dira eragile guztiekin: ikasleak, irakasleak eta familiak.

3.- Autoebaluazioa: Eskolak eta irakasle taldeak euren lanari buruzko galdetegiak betetzen dituzte

4.- Panela: Ikastetxeak, zuzendaritza-taldeak, Ashokako Giza Ekimenarako gainerako eragileekin elkarrizketak egiten ditu, eskola hobeto ezagutzeko eta ideiak elkartrukatzeko asmoarekin.

5.- Onarpena: Hezkuntza komunitatearekin ekitaldia antolatzen da onarpena gizarteratzeko, eta horixe da, hain zuzen, maiatzaren 10ean bizi izandako esperientzia.

Amara Berriko hezkuntza-komunitatea bertan zegoen:Amara Berriren sortzaile Loli Anaut, zuzendaritza-taldea, familiak, ikasleak, irakasleak, Amara Berri Sareko beste eskolako zuzendariak, Donostiako Berritzegunea eta Ikuskaritza. Hezkuntza Sailetik Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, eta Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza Delegatua.

Festa giroan, ikasleek eta Amara Berriko hiru pailazoek (irakasle diren Juales Larrañaga, Begoña Hernández eta Antton Mendizabal) bideo baten bidez eta bertso bidez azaldu ziguten eskola, eta aurresku eta tanborradarekin bukatu zen ekitaldia.

Onarpena lortu duten beste eskolak honakoak  izan ziren: Madrilgo Padre Piquer, Pontevedrako O Pelouro eta Barcelonako Escola Sadako. Zorionak guztioi!

Azken unean diplomak banatu ziren, eta Amara Berriko zuzendaria den Karlos Garaialdek jaso zuen denon izenean.

Hasieran esan dugun bezala, egun berezia izan zen maiatzaren 10a, gure lana, Euskadiko Eskola Komunitatea sustatzen dugun guztion lana, funtsezkoa dela eta gizartea eraldatzeko balio duena sentitzen dugun egun horietako bat.