HISTORIA

Zelaieta Herri-Eskola Abadiño Elizateko Zelaieta auzoan kokatuta dago, bertara hainbat auzotako umeak datoz: Zelaieta, Gaztelua, Mendiola eta Andra Mari – Muntsaratzetik. Zelaietan“beti denik” egon da eskola; 1903ko aktek adierazten dutenez garai hartan ehun umetik gora eskolaratuak zeuden. Ordutik hona hainbat eraikin erabili izan dira, beharren arabera.

Gaur egun ditugun eraikinetako zaharrena 1976an eraikia izan zen eta nahikoa ez zela ikusirik eraikin berria 1991n zabaltzea lortu zen eta auzoan zehar sakabanaturik zeuden gelak bateratu ziren. Eraikin biek eta eskola eremuak osatzen duten sorua ingurune paregabean kokaturik dago; herriaren erdi gunean, naturarekin bat eginda  eta zonalde oso lasaian.

Eskola nahiko txikia izatetik azken zortzi urtetan  11 irakasletik 22ra (2007-2008) eta 107 ikasletik 198ra pasatzea lortu zen 2008an eta goranzko joera nabaria izan da. Gaur egun, 2014-2015 ikasturtean 264 ikasle dauzkagu eta aurtengo irailean 3. eraikina estreinatu dugu, behe solairuan haur-eskola dago eta 1. solairua gurea da. Baita, aurreko ikasturtean saski-baloiko esparruan aterpea jarri zen.
          
Eskola hau hainbat aspektutan aitzindaria izan da: D ereduaren ezarpenean, A-B ereduen desagertzean, 2 urteko gelaren ezarpenean, haurtzaindegia zabaltzean... eta arlo pedagogikoari dagokionez 1996tik Amara Berri Sistema berritzailearen ezarpenean.

2010-2011 ikasturtean Kalitate agiria jaso zuen eskolak eta Kalitate Sareko partaide izaten jarraitzen dugu.