Gerediaga 15

Martxoaren 19an Abadiño inguruak ezagutzeko goizeko irteeratxoa egin genuen. Duela hiru urte ere egin genuen bueltatxo hau, baina eguraldi eskasa zala eta ez zen ondo aprobetxatzeko aukerarik egon, beraz, hor geneukan zai berriro noiz eduki aukera!

 

Eguraldiak oraingoan lagundu zigun eta Matienako Hostal San Blasetik hasi eta Gerediagako ermitatik jarraituz, Berrizko auzuneetatik abiatu ginen aintzineko Olazargo makinetxearen ondotik, Sarriako eskola zaharrak, hainbat istoriadun baserri… Hamaiketako San Pedro baselizan egin eta gero etxeruntz, goiza ederto pasatu ta gero.


 

Hemen argazki gehiago