Gobierno Vasco

LHko 3. zikloa Bilbora

Otsailaren 6an, ASTEARTEA, EITBko egoitza, Bilboko Itsas Museoa eta Guggemheineko parkea bisitatuko ditugu. Denbora izanez gero, tranbiaz bidaiatxo bat egingo dugu.

(Etxera bidalitako oharra)

Berton Bertokoa

Lotura honetan Informazio orria dago.

Oinezbusa martxan

Martxan jarri dira berriro Abakoa eta Xurgagailua. Zehaztasunak hemen.

 

Patinen eta patineteen erabilera

E-postaz komunikatu eskolarekin

 Eskolarekin epostaz komunikatzeko helbideak dokumentu honetan  dituzue.

ORTUA, GURASO ETA UMEEN ELKARGUNE LUDIKOA

 Hau da lortu nahi duguna eskolako ortuan.

Kontua ez da produkzioa.

Umeekin ortura joan, landaretxo gutxi batzuk landatu, beste guraso eta umeekin egon, berba egin, dakiguna konpartitu, ez dakiguna galdetu, landareen zaintzan kolaboratu… Ordutegi finkorik gabe, egun finkorik gabe. Bakoitzak nahi eta ahal duenean. Bakoitzak nahi eta ahal duen beste.

 Behar diren tresnak eta materialak eskolak jarriko ditu.

Lan neketsurik gabe, lurra landuta baitago dagoeneko.

Ikasturtean zehar (eskolako “Ortua” orduetan), ikasleekin landareen zaintzan lagunduko dugu (ureztatu, belarrak kendu…), ez dugu nahi ortua familientzat estres iturria izan dadin.

Ez da ezer jakin behar ortuari buruz. Bilatuko dogu modua. Gogoa da behar den bakarra.

 Proiektu honetan  interesaturik gaudenok datorren asteazkenean, maiatzak 18, elkartuko gara eskolako aterpe txikian arratsaldeko bostetan.

Umeekin etor zaitezkete, noski.   

                                                 Ortuko gurasoak eta  Agenda 21eko arduraduna

Sarreran dauden arropak

Gogoratu  patioan aurkitutako arropa mordoa dagoela  eskolako sarreran. Zerbait faltan botatzen baduzue begiratu dezakezue bertan ea zeuenik aurkitzen duzuen. 

 

 

Gogoratu ere, hilabete bukaeran, gelditzen den guztia birziklatze-ontzira eramaten dela.

Matrikula epea

2018-2019 ikasturterako ikasle berriak onartzeko matrikula-epea urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra (azken egun hau 15:00ak arte), biak barne, artekoa izango da. 

Hezkuntzako web orrian daude zehaztasun guztiak.

 

Interesik baduzue edo interesatutako norbait ezagutzen baduzue, jakinaraz iezaiozue.

Eskerrik asko.

Ipuin kontaldiak

Abadiñoko Udalak antolatu dituen Ipuin Kontaldi hauek Udal Mediatekan izango dira arratsaldeko 18:00etan. Azaroaren 29an, asteazkena, izango da lehenengo emanaldia. 

Informazio osoa HEMEN duzue.

Kurtso hasierako ebazpena

 HEZKUNTZAKO SAILBURUORDEAREN EBAZPENA, HAUR HEZKUNTZAKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN 2017-2018 IKASTURTEA ANTOLATZEKO MODUARI BURUZKOA

Amara Berri ikastetxe publikoa izendatuta izan da Changemaker School

Maiatzaren 10a egun berezia izan zen Amara Berriko hezkuntza-komunitaterako eta, noski,  Euskal Eskola Publikorako bere osotasunean.

Zergatik? Bada, Ashoka Fundazioak, Changemaker Schools ekimenaren barruan, Espainiako beste 3 ikastetxeekin batera gure Amara Berri Eskola Changemaker izendatu zuelako, Madrilgo Matadero espazioan

Baina zer da Ashoka Fundazioa?

Ashoka sare bat da, munduan zehar zabaldutako giza ekimenerako sarea, red de emprendedores sociales esaten diote haiek.

Ashokaren oinarria honetan laburbiltzen da: mundua izugarrizko abiaduran ari da aldatzen, gure arrakasta pertsona, erakunde eta gizarte garen heinean aldaketak eragiteko (changemakers) abilezian datza, arazoei eta erronkei aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko abilezian.

Ashokaren ekimenen artean badago bat garrantzi handia duena eta hori da hain zuzen Changemaker Schools. Momentu honetan munduan 120 ikastetxe daude Changemaker School izateko aukeratutakoen artean: Espainian 4, eta horietatik bat gure Amara Berri da.
 
Changemaker Eskola izateko, aukeraketa prozesu luzea eta gardena pasatu behar da. Bost pauso ditu:

1.- Izendapena: Aditu sare batek hautagaiak izendatzen ditu.

2.- Esplorazioa: Ashokak eskola bisitatzen du eta in situ ikusten du. Bertan elkarrizketak egiten dira eragile guztiekin: ikasleak, irakasleak eta familiak.

3.- Autoebaluazioa: Eskolak eta irakasle taldeak euren lanari buruzko galdetegiak betetzen dituzte

4.- Panela: Ikastetxeak, zuzendaritza-taldeak, Ashokako Giza Ekimenarako gainerako eragileekin elkarrizketak egiten ditu, eskola hobeto ezagutzeko eta ideiak elkartrukatzeko asmoarekin.

5.- Onarpena: Hezkuntza komunitatearekin ekitaldia antolatzen da onarpena gizarteratzeko, eta horixe da, hain zuzen, maiatzaren 10ean bizi izandako esperientzia.

Amara Berriko hezkuntza-komunitatea bertan zegoen:Amara Berriren sortzaile Loli Anaut, zuzendaritza-taldea, familiak, ikasleak, irakasleak, Amara Berri Sareko beste eskolako zuzendariak, Donostiako Berritzegunea eta Ikuskaritza. Hezkuntza Sailetik Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, eta Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza Delegatua.

Festa giroan, ikasleek eta Amara Berriko hiru pailazoek (irakasle diren Juales Larrañaga, Begoña Hernández eta Antton Mendizabal) bideo baten bidez eta bertso bidez azaldu ziguten eskola, eta aurresku eta tanborradarekin bukatu zen ekitaldia.

Onarpena lortu duten beste eskolak honakoak  izan ziren: Madrilgo Padre Piquer, Pontevedrako O Pelouro eta Barcelonako Escola Sadako. Zorionak guztioi!

Azken unean diplomak banatu ziren, eta Amara Berriko zuzendaria den Karlos Garaialdek jaso zuen denon izenean.

Hasieran esan dugun bezala, egun berezia izan zen maiatzaren 10a, gure lana, Euskadiko Eskola Komunitatea sustatzen dugun guztion lana, funtsezkoa dela eta gizartea eraldatzeko balio duena sentitzen dugun egun horietako bat.



Maiatzak 17 - LGTBfobiaren aurkako nazioarteko eguna

© zelaieta
Telefonoa: 946815831 | Fax: 946815831 | 014003aa@hezkuntza.net