Gobierno Vasco

PATINETEEN ETA BIZIKLETEN ERABILERA

                                                       Abadiñon, 2015eko maiatzaren 29an   

Jolastokiaren erabilera zuzena eta segurua bermatze aldera komenigarria iruditzen zaigu patineteen, patinen eta bizikleten erabilpena mugatzea.

Honako hauek dira aurrerantzean ibilgailu horiek erabiltzeko kontuan hartu beharrekoak:
- Ezin dira bizikletak eskola-esparrura sartu. Eskolara bizikletaz bazatozte, erabili hesiaren ondoan dauden aparkaguneak.
-Patineteak eta patinak eskolara ekar daitezke, baina sarrera-irteeretan ez erabiltzea eskatzen dizuegu;  hau da, goizeko 09:15etik 09:30era eta arratsaldeko 16:30etik 16:45era.
Jakizue, eskola barruan badugula patineteak aparkatzeko gunea. 

Esandako guztia kontuan hartzea espero dugu, elkarbizitza giro osasuntsu eta segurua lortze aldera.
Besterik gabe, hartzazue gure agurrik zintzoena.

JOLASTOKIAREN ERABILERA

                            Abadiñon, 2015eko Otsailaren 20an           

Jolastokiaren erabilera:

2013-2014 ikasturtean jolastokiko txintxaunen erabilera egokia bermatzen zuen araudia sortu genuen. Araudi honek ordutegitik kanpo zein eskolako jolastorduetan funtzionamendu berdina eta baliagarria bermatzen du.
Ohar honen bitartez  gogora ekarri nahi dizuegu  eskolak araututako funtzionamendua, eta espero dugu zuek ere  kontuan izatea eskolako jolastokia seme-alabekin erabiltzen duzuenean,eragozpenik sortu ez dadin.

Tirolina: 4.maila, 5.maila eta 6.mailako ikasleentzat.
Saskia: 1.maila, 2.maila eta 3.mailako ikasleentzat.
Txintxaun gune berria:4 eta 5 urteko ikasleentzat.
Txintxaun gune zaharra: 2 eta 3 urteko ikasleentzat.


*Ez ahaztu eskola guztiona dela eta guztion artean zaindu behar dugula.
 Adinen araberako erabilera-sailkapen hau teknikari adituen gomendioak jarraituz egin da.

© zelaieta
Telefonoa: 944280101 | Fax: 944280101 | 014003aa@hezkuntza.net