Gobierno Vasco

Lehen Sorospenak umeentzat

Lehen Sorospenak umeentzat

Euskara eguna 2017

Eguraldi txarra dela eskolako euskara eguna guraso barik ospatu zen, nolanahi dela ere AMPAk gaztaiña ximelak banatu zituen eskola guztuari. Igandean, 3an, hanibat ekintza egon ziren.

ABAKOA ERAIKITZEN TAELERRA

Martxoaren 13an, Oinezbusaren proiektuaren barruan, LH1 eta LH2ko ikasleek erabili behar duten Abakoa eraikitzera elkartu ziren familia batzuk Gaztetxeko lokalean. Kartel batzuk ere egin nahi ziren baina denborarik gabe geratu ginen. Nola tailerran egon ziren hainbat ume Somening-era doaz Onditzi, sormening-eko irakasleari, proposatu zitzaion berak bukatzea kartelak klasean eta adoz agertu zen.

Ona hemen tailer bien argazki batzuk.

 

 

 
 
 
 

 

 

 

Oinezbusa proiektuaren aurkezpena Abadiñon

Oinezbusaren proiektuaren aurkezpena Abadiñon
 
Otsailaren 10ean IGEk Oinezbusa proiektua aurkeztu zuen Txanportako Kultur Etxean urbildu ziren herritarren aurrean. Bideo bat eta transparentzien laguntzaz bai proiektuari bai herri eredu desberdinei buruz hitzegin zen, Oinezbusaren helburuaz, horiek lortzeko pentsatu diren ekintzei buruz eta momentuz zein herriko elkarteekin eta taldeekin harremanetan jarri garen hauei ere proiektura gonbidatzeko. 
 
Bi saio egin ziren aretoan eta aldi berean ¿Eraiki zure Abadiño? familia-tailerra antolatu zen Txanportako beste solairuetan. Tailer honetan herrian topatu daitezkeen objektuen errekortableak egin eta margotu ziren (etxeak, zuhaitzak, kotxeak, etab) eta gero mural handi margotu zen eta han errekortableak jarri ziren. Beno, ez uste jator batekin topatu ginen, ume asko ez zituzten errekortableak jarri etxera eraman nahi izan zituztelako.

 

Oinezbusa proiektuaren aurkezpena

Oinezbusaren proiektua eskolan aurkeztu da ikasleei
 
Otsailaren 9an IGEk Oinezbusa proiektua aurkeztu zuen eskolan 2. eta 3. zikloko ikasleen aurrean. Bideo bat eta transparentzien laguntzaz bai proiektuari bai herri eredu desberdinei buruz hitzegin zitzaien, Oinezbusaren helburuaz eta horiek lortzeko pentsatu diren ekintzei buruz.

 

Oinezbusaren aurkezpena

Hemen aurkezpen bideoa

Zelaietako berrantolaketa

 ZELAIETAKO IGE-REN PROPOSAMENA

1    Sarrera
    Abadiñoko Udalak enpresa bat kontratatu du Zelaietarako hiri-plangintzako proposamen tekniko bat egiteko. Enpresa horrek  Abadiñoko  gizarte-eragileen iritzia jakin nahi du eta horretarako  kontsulta-talde bat sortu du eurekin. Talde horren erabaki eta proposamenak ez dira lotesleak  Udalarentzat. Halere, IGE honetatik gogoratu nahi dugu  lan hau geure borondatez egiten ari garela, musutruk eta hala geure etxeko nola elkarteko beste hainbat lan eta zeregin alboratuta. Horregatik, estimatuko genuke  langintza honetan parte hartu behar duten talde eta pertsonen lana  aintzat hartuko balitz eta emango balitzaio merezi duen estimua eta arreta.

2    IGEren lana
    IGEk proiektu honetan parte hartzen du beste edozein herritarrek herrirako plangintza onena lortu nahian parte har dezakeen bezala, baina helburu jakin batekin: segurtatzea Abadiñoko plangintza egokiena izango dela gure umeentzat, aukera izan dezaten ahalik eta modu seguru eta autonomoenean ibiltzeko gure herriko kaleetan.

3    Oinarriak
    Lehentasuna eman behar zaie egon dauden pertsonei, eta ez ibilian doazen autoei; egon dauden  umeei, eta ez igaroan doazen autoei. Lehentasuna eman behar zaio mugikortasun-eredu osasuntsu, jasangarri eta ingurumena errespetatzen duen bati.
    Zehaztu behar dira oinezkoendako guneak, batetik, eta autoak ere har ditzaketenak, bestetik, kontuan harturik erabilerak, kokaguneak, irisgarritasuna, arkitektura, e.a..
    Ahal den guztia gutxitu behar da autoen trafikoa, bereziki oinezkoendako guneetan, eta  autoak desbideratu behar dira trafikoa hartzeko egokiak diren guneetara. Trafiko-guneak eginahalean gutxitu behar dira.
    Murriztu egin behar da autoen abiadura hirigunean eta neurriak hartu behar dira abiadura-mugak betearazteko (bide-tontorrak, e.a.), norabide bakarra ezarri behar da kaleetan eta segurtasuna handitu, batez ere umeak dabiltzan lekuetan.
    Bidegorri sarea osatu eta hobetu behar da.

 

Sakatu irudiaren gainean dokumento osoa ikusteko

 

 


Eskolaz kanpokoak

Guraso agurgarriak:


Ongietorri 2016-2017 ikasturtera, aurten ere gure nahia da zuen umeak egiten dituzten eskolaz kanpoko ekintzekin, kirola egitea, ondo pasatzea eta disfrutatzea.


Tamalez aurten badaude ekintza batzuk ezin izango direnak aurrera eraman eskaera txikia izan dutelako; ninjutsu eta atletismoa ez dira eskainiko.


Honetaz gain, Multikirol ekintzan aurten egingo dena azaltzea nahi dugu. Saioak 3 ataletan bananduko dira: 15 minutu beroketa jolas kooperatiboen bitartez, 35 minutu landu beharreko kirola eta azken 10 minutuak lasaitzeko ekintzak. Aurten landuko diren kirolak: badminton, saskibaloia, eskubaloia, hockey, irristaketa eta tag rugbya.


Ekintza berri bat ere aurkeztu nahi dizuegu ZIRKOA, eta gogorazten dizuegu oraindik lekua dagoela hurrengo ekintzetan: Pandero, ingeles, multikirol, saskibaloi, psikomotrizitate, irristaketa, kitarra eta xakean.

Zirkoa (4-5 urte / LH 1-2-3-4-5-6) / Circo (4-5 años / EP 1-2-3-4-5-6) Kuota / Cuota: 19,00€ hilero / mensuales


4 urte / 4 años         Asteazkena – miércoles 16:45 – 17:45
5 urte / 5 años        Asteazkena – miércoles 17:45 – 18:45            
LH 1-2-3 / EP 1-2-3     Ostirala / Viernes  16:45 – 17:45
LH 4-5-6 / EP 4-5-6     Ostirala / Viernes  17:45 – 18:45

Azkenik, Irailak 26an arratsaldeko 18:30etan Txanporta kultur etxeko areto nagusian egingo dugun
eskolaz kanpokoen urteko aurkezpen bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikasturte amaierako txangoa

Aurtengo txangoa Pasaiara egin dugu. Bertan Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dugu, itsasontzian ibili gara Pasaiako portutik eta azkenean Pasai Donibane ezagutzeko aukera izan dugu.
Trintxerpetik Albaolara itsasontziz joan gara
Bertan, bisita gidatua izan dugu museoan
XVI. mendeko baleontzi baten erreplika zelan egiten ari diren ere ikusi dugu
 
 Museoaz gain, itsasontziz ibili gara portutik
 

 

Eta bazkaldu ondoren bisitatxoa Pasai Donibanetik eta ausartenek bainua hartzeko aukera izan dute
 

Argazki gehiago hemen

Zure argazkiak ere partekatu nahi badituzu, bidali gure emailera (ampazelaieta@gmail.com)

Eskerrik asko

 

Eskolaz kanpoko ekintzak 2016/17

2016 – 2017 ESKOLAZ KANPOKO PROGRAMAKETA

KIROLAK ETA EKINTZA FISIKOAK


MULTIKIROLA (LH 1-2-3-4)    Kuota: 23,00€ hilean.
Egunak: Astelehena -asteazkena 16:45-17:45 (LH 1-2)   
Astelehena -asteazkena 17:45-18:45 (LH 3-4) 

          
ATLETISMOA  ( LH 3-4-5-6)    Kuota: 19,00€ hilean
Egunak: Astelehena -asteazkena 16:45-17:45                     

FUTBITO TXIKIA (LH 1-2)    Kuota: 16,00€ hilean.
Egunak: Asteartea eta osteguna 16:45 – 17:45          

FUTBITO (LH 3-4)     Kuota: 16,00€ hilean
Egunak:    Astelehena –asteazkena 16:45 – 17:45       

SASKIBALOIA (LH 3-4-5-6)    Kuota: 16,00€ hilean.
Egunak: Asteartea eta osteguna 16:45 – 17:45          

NINJUTSU (LH 2-3-4-5-6)     Kuota: 23,00€ hilean.
Egunak: Asteartea eta osteguna 18:00 -19:00   

PSIKOMOTRIZITATEA (2, 3, 4 eta 5 urte)     Kuota: 23,00€ hilean.
Egunak: : Astelehena 16:45-18:15 ( 4-5 urte)
                               Asteazkena 16:45-18:15 ( 2-3 urte)    

IRRISTAKETA (LH 1-2-3-4-5-6)     Kuota: 18,00€ hilean
Egunak:   Asteazkena 16:45 – 17:45

ESKUPILOTA (LH 1-2-3-4-5-6)     Kuota: Dohain
Eskupilota taldearekin kontaktuan jarri     

MUSIKA, DANTZA  ETA ARTE EDERRAK


FUNKY (LH 1-2-3-4-5-6)    Kuota: 23,00€ hilean.
Eguna: Asteartea - osteguna  16:45-17:45 (LH 1-2)     
                                                                             17:45 – 18:45 (LH 3-4-5-6)     

MUSIKA ETA PANDEROA (LH 1-2-3-4)   
Eguna: Osteguna  13:00 – 14:00 Musika eta panderoa (LH 3-4)    Kuota: 19,00€ hilean
                                            14:00 - 15:00  Musika eta panderoa (LH 1-2)    Kuota: 19,00€ hilean

GITARRA (LH 3-4-5-6)    Kuota: 23,00€ hilean
Eguna: Asteazkena 13:00 – 14:00 Gitarra (LH 3-4-5-6)   

SORMENING (4-5 urte, LH 1-2)  
Egunak: :  Astelehena 14:00 / 15:00 (4-5 urte)    Kuota: 24,00€ hilean
                                Astearteas 14:00 / 15:00 (4-5 urte)
                                Asteazkena 14:00 / 15:00 (LH1-2)    
                                Ostirala 14:00 / 15:00 (LH1-2)        

MARRAZKETA (LH 3-4-5-6)
Egunak: :  Astelehena 13:00 / 14:00 (LH 5-6)    Kuota: 24,00€ hilean
                                Ostirala  13:00 / 14:00 (LH 3-4)      
   
INGELESA.


4-5 urte           Eguna: Asteartea eta osteguna. 16:45 – 17:30    Kuota: 33,00€ hilean
Lh 1- 2            Eguna: Asteartea eta osteguna. 17:30 – 18:15    Kuota: 33,00€ hilean

BESTELAKOAK


XAKEA (LH 2-3-4-5-6)    Kuota: 15,00€ hilean:
Eguna: Asteartea 13:00 – 14:00   

 

GOIZEKO ZAINTZA  (Denontzako)    Kuota: 50,00€ hilean
Eguna: Astelehenetik ostiralera 08:00 – 09:30

 

IZENA EMATEKO
EKINTZEN IRAUPENA: Urriaren 1etik maiatzaren 31ra arte
EPEA: Ekainaren 7ra arte
MODUA: Email-en bidez: betsaidels@gmail.com / webgunen bidez www.betsaidelanguageschool.com edo  Guraso Elkartearen postontzian SEPA eta beheko taloia sartuz
ENTREGATU BEHARREKO PAPERAK:  Taloi hau guztiz osatuta eta SEPA orria.
ORDAINTZEKO ERA
MODUA: Bankuko kontu korronte bidez
ORDAINTZEKO EGUNA:  hile guztiko 04an
OHARRA / AVISO: Behin izena emanda urriko azken egunerarte aukera dago ekintza utzi ahal izateko, baina, hortik aurrera ekintzarekin jarraitu nahi ez duenak BI hileko kuotak ordaindu izango ditu. Horretaz gain, jakinarazten dizuegu bankuko erreziboak bueltatuz gero sortaraziko gastuak kontuko titularrak ordaindu behar izango ditu. Gastuak 3,00€tik 6,00€ bitartekoak izanik.

Tailerra - Sare sozialak

Oleta-Lekeitio irteera

Aupa familiak!

Guraso Elkartetik apirilaren 17an egingo dugun irteeran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Goizeko 10:30etan Probalekuko Aparkalekuan elkartuko gara. Oletatik Lekeitiorainoko ibilbidea egiteko. Umeen aulkiak eraman daitezke aldapa batzuk egon arren.

Animatu zaitezte! Ekarri bazkaria, egun ederra pasatuko dugu eta!

Aste santuko ludoteka

 

Urtero bezala Aste Santuko ludoteka eskainiko da. Aurten, berriz, izena emateko hurrengoko kontu korronte zenbakian egonaldiaren dirua sartu behar da umearen izen abizenak jarrita.

BBK 2095 0375 10 9111442254

AMPAKO blog.ean egin beharreko ekintzak jarriko dira ahalik eta arinen.

Ordutegia: 09:30-13:00 *Hamarretako bat eskainiko zaie

Adinak: 03 eta 12 urte bitartekoak

Datak: Martxoaren 21, 22 eta 23a, eta martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1a

 

PREZIOAK

 

Egun soltea

 

Martxoaren 21, 22 eta 23a

 

Martxoaren 29,30,31 eta apirilaren 01a

 

Egonaldi osoa

12,00€

32,00€

37,00€

65,00€

 

 

Izena emateko azken eguna: Martxoak 15  emailez betsaidels@gmail.com edo AMPAko buzoian papera utziz.

______________________________________________________________________________

 

IZENA: ____________________________

 

ABIZENAK:____________________________ ESKOLA MAILA:____

 

HELBIDEA:_________________________________________________________________

 

TELEFONO ZBKA:________________________________

 

EMAILA:___________________________________________

Sakatu Xaz etorri beharreko egunak

 

 

Martxoak 21

 

Martxoak 22

 

Martxoak 23

 

Martxoak 29

 

Martxoak 30

 

Martxoak 31

 

Apirilak 01

 

 

 

 

 

 

 

 

MATERIALA

 

 

 

 

 

Martxoak 21

 

 

-          Zapiak, origami orriak (gutxienez 10 pertsonako, ), plantilak, margoak.

 

 

Martxoak 22

 

 

-          Aulkiak, baloi biguna, folioak, margoak

 

 

Martxoak 23

 

 

-          Musika, uztailak, kolore ezberdinetako Papel de seda ( gutxienez 8 pertsona bakoitzeko), alanbre txikiak (pan bimbo), korda fina.

 

 

 

 

 

 

Martxoak 29

 

 

 

-          Globoak (40 bat), koloretako fieltroak (40), tela pegatzeko pegamentua, artaziak, folioak, kartulinak, permanente beltza.

 

 

 

Martxoak 30

 

 

 

-           

 

 

 

Martxoak 31

 

 

 

-          Xaboi ponpak egitekoa, zapiak, rotulkiak, maskara plantillak, gomak.

 

 

 

Apirilak 1

 

 

 

-          Kartulinak, papel crepe, cola en barra, artaziak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ERANSKINAK

 

 

 

 

 

 

 

-          Kartulina maskarak (plantillak, gomak, artaziak eta margoak)

 

 

 

-          Imintzioka

 

 

 

-          Papiroflexia (origami orriak eta plantillak)

 

 

 

-          Zapitxoaren jolas kooperatiboa (zapiak)

 

 

 

-          Giza Letrak

 

o   http://juegosdetiempolibre.org/juegos/00616-letras-humanas/

 

 

-          Estatuaren jolasa taldean (musika)

 

o   http://juegosdetiempolibre.org/juegos/00611-estatua-en-equipo/

 

 

-          Ez dadila lurrera erori! (puxikak)

 

 

 

o   http://juegosdetiempolibre.org/juegos/00607-que-caiga-al-suelo/

 

 

 

-          Esne kaxez egindako diru-zorroa (teta brikak, gomak eta grapak

 

o   https://www.youtube.com/watch?v=hdf0Iyo5mbU

 

 

-          Xaboi ponpak

 

 

 

o   Putz eginez ponpak mugitu beharko dituzte. Ponpak monitoreak soilik sortuko ditu arazoak ekiditzeko.

 

 

 

-          Gorroak

 

o   http://www.imujer.com/hogar/6613/gorros-infantiles-para-esperar-la-primavera

 

 

 

 

 

 

-          Txontxongiloak egiten!

 

o   http://espanol.babycenter.com/l25007003/marionetas-hechas-en-casa-y-sin-coser

 

 

o    

 

 

 

·         Fieltro amarillo, rojo, naranja, rosado, negro (paño lency o felt)

 

 

 

·         Botones negros (para los ojos)

 

 

 

·         Pegamento para tela o pegamento de silicona

 

 

 

·         Tijeras

 

 

 

·         Papel

 

 

 

·  Marcador negro


 

 

 

-          Pompoiak egiten!

 

o   http://espanol.babycenter.com/l25005759/pompones-decorativos-para-el-cuarto-de-los-ni%C3%B1os-fotos

 

 

o   ·     8 pliegos de papel seda de diferentes colores  (pertsonako)

 

 

 

·          Alambre de floristería o limpia pipas

Cuerda para colgarlos

 

 


 

Txitxiburduntzia

Datorren domekan, Urtarrilak 31, arratsaldeko 5etan,Txitxiburduntzi eguna ospatuko dugu (Solozabal kalean).

Zuen seme alabekin batera  parte har dezazuen gonbidapena egiten dizuegu.
Bakoitzak bere burduntzia ekarri beharko du.

Animatu zaitezte parte hartzera!!!

Argazki gehiago hemen

Abendua

Euskararen eguna

Eskolako jaitik, umeen dantzak ikusi eta gaztainak jan eta gero, probalekuan geneukan zita. Hemen txokolate goxoa dastatzeko aukera izan dugu.
Horren ondoren, Oxabi taldekoak gure bila etorri dira herrian zehar kalejiran ibiltzeko
Eta horrela ibili gara, denok elkarrekin kantuan.

 

Hemen argazki gehiago dauzkazue

Gabonetarako ludoteka zerbitzua

Ordutegia: 09:30-13:00 *Hamarretako bat eskainiko zaie
Adinak: 2 eta 12 urte bitartekoak
Datak: Abenduak 28-29-30 eta Urtarrilak 04 eta 05
PREZIOAK: Egun solte 12€;    Abenduak 28-29-30 30€;    Urtarrilak 04 eta 05 20€; Egonaldi osoa 47€
    

Izena emateko azken eguna: Abenduak 09  emailez betsaidels@gmail.com edo AMPAko buzoian papera utziz.

IZENA:________________________________________
ABIZENAK:____________________________ ESKOLA MAILA:____
HELBIDEA:_________________________________________________________________
TELEFONO ZBKA:________________________________
EMAILA:___________________________________________
Jarri X bataz etorri beharreko egunak

Abenduak 28     Abenduak 29     Abenduak 30     Urtarrilak 04    Urtarrilak 05     Egonaldi Osoa 

 


MATEMATIKA SUSTATZEKO JOLASAK II

Oso saio arrakastatsua izan da matematika jolasena. Ordu luze batez Iñaki Urrestik eskolan erabiltzen dituzten jolasak erakutsi dizkigu. Eta azkenik probatzeko aukera ere eman digu.

Berak prestatutako aurkezpeneko powerpointa, hemen daukazue.

 

MATEMATIKA SUSTATZEKO JOLASAK

Kaixo familiak


Eskolako irakasle baten partetik “Matematika sustatzeko jolasak”  formakuntza izango da.
Jolas hauek gure seme-alabei eta baita guri ere modu ludiko eta hezigarri batean matematikak lantzeko aukera emango digute.
IGEtik formakuntza honetara joan zaitezten animatzen zaituztegu, oso interesgarria izango da eta.


Animatu zaitezte oso interesgarria da eta!!!!!


GEHIENEZ 40 PERTSONA
EGUNA: Abenduak 2
ORDUA: 17:00
LEKUA: Eskola. 3. zikloko matematikako gela
Emailea: Iñaki Urresti


Animatuz gero beherago datozen datuak bete eta IGEko postontzian edo ampazelaieta@gmail.com-era email bat bidali AZAROAren 30a baino lehenago.

IZEN ABIZENAK:.............................................................................................
Emaila: ……………………………………………………………………….

Topera txangoa

Goizeko hamaiketan, poliki-poliki hasi genuen txangoa,

Lehendabiziko geldialdia, nola ez, parkean!

Indarberriturik ekin genion txangoaren bigarren zatiari, Topera alegia.

Ekinaldia eta gero, azkenik, Topera iritsi ginen. Han motxilatik bokatak atera eta bazkaltzera!

Ba al zenekien Topen meategiak daudela eta duela gutxi arte ustiatzen zirela? begiratu bestela mea garraiatzeko bagoitxoa...

Risoterapia

Risoterapian espazialista batek eta eskola honetako IGEk RISOTERAPIA tailer baten parte hartzera gonbidatzen zaituzte.


Eguna: AZAROAK 27

Lekua: KULTUR ETXEA

Ordua: 18:30-20:30


Pertsona kopurua: 10 gutxienez-20 gehienez


20 pertsona baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da, eta abenduan beste tailer bat izateko aukera egongo da.

Animatu ezkero beherago datozen datuak bete eta IGEko postontzian edo ampazelaieta@gmail.com era email bat bidala AZAROAK 17 baino lehenago.


IZEN ABIZENAK:.............................................................................................

Emaila: ……………………………………………………………………….

 

Topera txangoa

Pozalagua eta Karpin

Ekainaren 7an kurtso amaierako irteera egin genuen. Pozalaguako kobazuloa eta Karpin Abentura parkea bisitatzera joan ginen. Ume eta heldu artean 101 lagun batu ginen.

Goizeko 9:00etan eskolako aparkalekutik kobazuloetara abiatu ginen. Hara heldutakoan 2 talde egin genituen bisitarako eta batzuk Pozalaguara sartzen ziren bitartean, besteek Armañongo Parketxea bisitatzeko aukera izan zuten. 1:30ak aldera Karpinera heldu ginen, animalien harrera zentro bat, dinosauroei buruzko gune tematikoa ere baduena. Han bazkaldu eta gero parkea bisitatu genuen. Ibilbidearen luzera 2 ordu ingurukoa da. 6:30etan berriro batu eta autobusetara sartu aurretik familia-argazki bat egiteko aprobetxatu genuen. Eguraldia lagun oso egun ona pasatu genuen.

 

Argazki gehiago hemen

Partekatzeko argazkirik baduzue, IGEri bidali eta albumean sartuko ditugu

Zozketaren emaitza

Asanblada orokorrean egindako zozketan, IGEko zuzendaritza taldean hurrengo 2 urteetan aritu beharreko familiak ondokoak dira:

 

2 urte

Uribeetxebarria Huarte, Ugartetxea Axpe

 

Ordezkoak

Markinez Azkarate, Garitaonandia Gutierrez

 

3 urte

Romera Cáceres, Irazusta Elortza

 

Ordezkoak

Ugarte Berriozabal, Montoto Ávila

 

4 urte

Intxausti Igartua, Pombar de Castro

 

Ordezkoak

Baonza Salas, Berra  Basauri

 

5 urte

Lobato Mendizabal, El Moussaoui Bounanae

 

Ordezkoak

Uruburu Berrizbeitia, Jaio Lasuen

 

1. maila

Alberdi Cengotitabengoa, Ajuria Frades

 

Ordezkoak

Goenaga Azkorbebeitia, Fernández Zuheros

 

2. maila

Sandino López, Berrizbeitia Munitxa

 

Ordezkoak

Martínez Martin, González Juárez

 

3. maila

Zuricaray Iribar, Antwi Ocomo

 

Ordezkoak

Retes Núñez, Cobos Herreros

 

4. maila

Garitaonandia Arruabarrena, Barruetabeña Lizundia

 

Ordezkoak

Arteaga Etxebarria, Aldalur Garate

Oharrak

Kaixo familia!

 

Eskolako jaia ekainaren 12an, arratsaldez,  izango da eta hau da IGEtik prestatu duguna gauerako:

 

Maleta siku. Norberak bere janaria eraman behar du. Guraso Elkarteak, ura, koka kola, kas-a eta ogia jarriko ditu.

Afarira joateko tiketak hartu beharko dira. Afaria 20:00tan hasiko da.

Musika izango dugu, denok dantzara!  Disko festa 21:00tan izango da.

Hau guztia aurrera eramateko, zer behar dugu?

Boluntarioak afarirako mahaiak eta aulkiak ipintzeko. Danok gonbidatuta zaudete, 19:00etan probalekuan.

Afarirako tiketak  hartzeko ekainaren 2an eta 4an izango ditugu eskolan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.


Pozalagua Karpineko irteerara apuntatu zaretenok ere, bi  egun horietan, ekainak 2 edo 4an,

ekarri beharko duzue irteera ordaintzeko dirua.

Ahal izanez gero dirua justu ekarri mesedez. Eskerrik asko.

 

ASANBLADA OROKORRERAKO DEIALDIA

Honen bidez Zelaieta Eskolako Guraso Elkarteko Asanblada Orokorrerako deialdia luzatu nahi dizuegu

 

Eguna: MAIATZAK 27, asteazkena 

Tokia: Txanporta Kultur Etxea

Ordua: 18:00etan 1. deialdia

                            18:30etan 2. deialdia

 

Gai-zerrenda:

1.- IGEko Estatutuen baieztapena eta Zuzendaritza Taldearen osaketa

2.- Web berria

3.- 2014-2015 kontuak

4.- 2014-2015eko ekintzen balorazioa (irteerak, egun bereziak, formazioak, herriko jaiak)

5.- 2015-2016ko ekintzen planifikazioa

6.- 2014-2015eko Eskolaz Kanpokoen balorazioa

7.- 2015-2016ko Eskolaz Kanpokoen planifikazioa

8.- 2014ko Zuzendaritza talderako ZOZKETAREN BALORAZIOA . ZOZKETA BERRIA

9.- Beste batzuk

 

Agur bat.

Kurtso amaierako irteera

Kaixo familiak:

 

Ekainaren 7an kurtso bukaerako irteera Pozalaguako kobetara eta Karpin Abentura Parkera egingo dugu.

 


Irteera bi zatitan banatuko da:

 

-         11:00etan Pozalaguako Kobetara bisita, munduko estalaktita kontzentrazio haundienetako bat ikusi ahal izango dugularik. Iraupena 45 minutu.

-         12:00etan Karpin Abentura Parkera bisita.

 

Kobetarako bisitarako zapata erosoak eta erropa egokia eramatea gomendatzen da. Barruko tenperatura 13 gradukoa da urte guztian zehar.

 

Autobusa IGEk ordainduko du, kobetarako bisita berriz 4 €koa izango da denontzat eta Karpinerako sarrera 6 € nagusiek eta 4´50 € umeek.

Parkearen hasieran bazkaltzeko egurrezko mahaiak daude etxetik janaria eraman ezkero eta bestela, jatetxe bat ere badago bertan.

 

Izena emateko epea maiatzaren 22ra arterkoa da. Mezu bat bidali ampazelaieta@gmail.com helbidera edo IGEren buzoian ohar bat sartu, izen-abizenak, familiako pertsona kopurua eta telefono edo helbide elektronikoa adieraziz.

 

Aurrerago nota bat bidaliko dugu familia bakoitzak dagokiona ordaintzeko.

Sare sozialei buruzko hitzaldia

Santrokazetarako laguntza

San Trokaz jaiak direla eta jaietan egingo diren ekintza batzuetarako aulkiak edota  mahaiak eta aulkiak jartzeko laguntza behar dugu. Baita jaietako azken egunean txokolatea banatzeko ere. Lehenengoa, maiatzaren 16an Paelladarako mahaiak eta aulkiak jartzeko laguntza beharko genuke; hurrengoa, 22an Anje Duhalderen kontzerturako aulkiak jartzeko. 23an Euskal Ezkontzako bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzeko eta azkenik 24an Txokolatea banatzeko. Prest zaudetenok ampazelaieta@gmail.com helbidera mezu bat bidali edota eskolako guraso elkarteko buzoian honako papela beteta sartu. Zuen izena eta telefonoa edo emaila idatziz, maiatzaren 10a baino lehen.

Eskerrik asko.

Gerediaga 15

Martxoaren 19an Abadiño inguruak ezagutzeko goizeko irteeratxoa egin genuen. Duela hiru urte ere egin genuen bueltatxo hau, baina eguraldi eskasa zala eta ez zen ondo aprobetxatzeko aukerarik egon, beraz, hor geneukan zai berriro noiz eduki aukera!

 

Eguraldiak oraingoan lagundu zigun eta Matienako Hostal San Blasetik hasi eta Gerediagako ermitatik jarraituz, Berrizko auzuneetatik abiatu ginen aintzineko Olazargo makinetxearen ondotik, Sarriako eskola zaharrak, hainbat istoriadun baserri… Hamaiketakoa San Pedro baselizan egin eta gero etxeruntz, goiza ederto pasatu ta gero.




Hemen argazki gehiago

Haurreskola Ate Irekiak

Blog zaharra

© zelaieta
Telefonoa: 944280101 | Fax: 944280101 | 014003aa@hezkuntza.net